itzulpenak

aula de AM Formación

 

Aurrekoaz gain, AM Prestakuntza eta Itzulpenetan, era guztietako testuen itzulpen-zerbitzua eskaintzen dugu: ingelesetik gaztelerara eta gazteleratik ingelesera.

Itzultzaile espezializatuak ditugu, arlo jakinetan esperientziadunak: juridikoa, teknikoa, etab.

Itzuli beharreko dokumentua posta elektronikoz jaso bezain laster, aurrekontu pertsonalizatua egiten dugu, zenbait datu kontuan hartuta: hizkera-mota, formatua, luzera eta dokumentua entregatzeko epea.

Bezeroak onarpena eman ostean, testua itzuli eta berrikusi egiten dugu. Eta ondoren, entregatu egiten dugu, adostutako epea errespetatuz betiere.

Entrega-egunean, dokumentuarekin batera, bezeroak dagokion faktura jasotzen du.

Azpimarratu nahi genuke, guk itzulitako dokumentu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatzen ditugula.