aula de AM Formación

 

aula de AM Formación

 

aula de AM Formación


Arauak Bajar en pdf

• AM-en mailaka irakasten dugu ingelesa, baina ez dugu laguntza-eskolarik ematen.
•Aurrez aurreko prestakuntzak online ikastaroetarako plataforma bat du osagarritzat, eskola presentzialak nahitaez utzi behar izatekotan, heziketaren jarraipena bermatzen duena eta, beraz, zerbitzuaren ez galarazpena.
• Helburua da Hizkuntza Eskolako edo Cambridgeko azterketa ofizialetarako prestatzea, horretarako adina eta maila dutenerako.
• Ikasle bakoitzaren maila sarrera-azterketa baten bidez erabakitzen da.
• Sarrera-azterketa horren emaitzak erabakitzen du ikaslea zein taldetan sartuko den. Hau da, lehen hezkuntzari dagokienez, Starters 1 eta 2, Movers 1 eta 2, Flyers 1 eta2; eta gainerako ikasleentzat A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera). Kontuan hartu sailkapen hau ez dela egiten adinaren edo ikasturtearen arabera; beraz, gerta liteke kasu batzuetan adin ezberdinekoak egotea taldeetan, betiere zentzuzko neurrian.
• Maila zehazteko probak matrikula egin aurretik egingo dira ( ikasle berriak )..
• Taldeetan gutxienez 5 ikasle eta gehienez 10 egongo dira.
• Eskolak 55 minutukoak dira eta bi egunean behin emango dira: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan.
• Testuliburua eta ariketa-liburua zentroak berak banatzen ditu.
• Hiru hilabeterik behin, ikasleen bilakaera aztertuko da (abenduan, martxoan eta ekainean, hurrenez hurren) eta gurasoei txosten zehatza bidaliko zaie posta arruntez.
• Otsailean azterketa bat egingo zaie azterketa ofizialera joateko aukera duten taldeetako ikasleei, eta horren emaitzak eta argibideak jakinaraziko zaizkizue, azterketa ofizialera aurkeztea nahi baduzue.
• Informazio zehatzen bat behar izanez gero, eskatu telefonoz irakaslearekin egoteko hitzordua, nahi duzuen guztietan.
• Ikasleak portaera desegokiren bat izango balu, ohartarazpen bat bidaliko diegu gurasoei eta haiek sinatuta itzuli beharko diote irakasleari.
• Eskolara huts egiten den bakoitzean, bidali ikaslearen bidez, justifikatzeko agiri bat. Horrela, zentroa eta gurasoen arteko gaizki-ulertuak saihestuko ditugu.
• Ordainketak helbideratuta egingo dira eta ordainagiriak hilabete bakoitzeko 1etik 5era bitartean bidaliko zaizkizue. Adibidez, urriko kuota urriaren 1etik 5era bitartean ordainduko da.
• Eskolak irailaren erditsuan hasiko dira; beraz, irailean hileko kuotaren erdia ordainduko da, eta eskolak hasi eta lehenengo astearen amaieran kobratuko da.
• Testuliburua eta ariketa-liburua urriko kuotarekin batera ordainduko dira.
• Itzulitako ordainagiriek 3 €ko errekargua dute.
• Bajak idatziz edo norberak zentroan bertan jakinaraziko ditu, gutxienez 15 egun lehenago, behar ez den ordainagiririk ez kobratzeko.
• Eskola-egutegia gure web orrian, www.am-formacion.com, begiratu diezaiokezue..
• Matrikula egiterakoan, 10 € (ekainean ) edo 15 € (gainerako hilabeteetan) ordaindu beharko dira plazaren erreserba modura. Plaza horri uko egiteak EZ dakar ordaindutakoaren itzulpena.